 
				
			Rock and rollaren sua bizirik mantentzeko eta belaunaldiak batzeko helburuagaz, zemendiaren 1ean Txiberri Sutan! jaialdia egingo da Urdulizen. Euskal Herriko Porco Bravo, Nevadah, The Clayton eta Swamp taldeek, eta Nine Pound Hammer estatubatuarrak arituko dira bihar Urdulizen. Txema Sahelices antolatzaileak Bizkaia Irratian azaldu dauanez, hiru belaunaldi batuko dabez jaialdian. Helburua argia da: rock and rollaren sua bizirik mantentzea, eta Euskal Herriko eszena indartzea, beteranoak, ibilbide erdikoak eta belaunaldi barriak alkartuz. Zemendiaren 1ean, eguerdian, Swamp taldeak emongo deutso hasierea jaialdiari, doako kontzertua eskainiz Txiberri tabernan, eta kontzertu nagusiak, barriz, 16:30ean hasiko dira.

 
				 			 
			  