Txileko Teodoro Wickel unibertsidadeko 20 ikaslek karrera amaierako proiektua egin dabe Lea Artibai ikastetxean egondako hiru hileetan. Esan behar, 350 orduko formakuntzea jaso dabela, tutoretza pertsonalizatua eta hemengo enpresa eta erakundeetara bisita bereziak egin ahal izan dabez. Lea Artibai ikastetxeak aspalditik dauka hartu-emona Txileko Teodoro Wickel unibertsidadeagaz eta baten baino gehiagotan izan dira Markina-Xemeinen, hango ikasleak.
Aplikazinoak sortu dabez gehienek
Karrera amaierako proiektuak egitera etorri dira ikasleak Euskal Herrira. Lea Artibaiko ikastetxeko ikasleen egoitzan igaro dabez urte honetako lehen hiru hileak. Tutoreen laguntza eta aholkularitzari esker, proiektu desbardinak garatu ahal izan dabez. Esan behar, gehienek aplikazinoak sortu dabezala. Emakumea ahalduntzeko aplikazinoa, emozinoak kudeatzen laguntzekoa edo familiarteko komunikazinoa hobetzeko modukoak sortu dabez. Orain, Txilen bertan epaimahai baten aurrean defendatu beharko dabe sortutako proiektua.