Jon Mikel Aboitiz pilierrak dino Gernika prest dagoela Belenosi aurre egiteko

Herriz Herri saioan egin dogu berba Jon Mikel Aboitiz mendexar errugbilariagaz

Txirrindularitzatik errugbira, 40 kiloko aldea

Gernika Rugby Taldeak Belenosen aurka hasiko dau ligea, domekan (12:30), Oviedon. Jon Mikel Aboitiz pilierragaz egin dogu berba Herriz Herri saioan. Izan be, asteon Mendexan egon gara saioa egiten, eta mendexarra da Aboitiz. Gaur egun 35 urte daukaz, eta goi mailako kirolari eta bizimoduari eustea gatxa dala nabarmendu dau. Aste barruan lo gitxi egitea dala kontua.

Aboitiz txirrindularitzan ibili zan 17-18 urtera arte. Orduan, hon baino 40 kilo gitxiago eukazan. Gero, unibertsidade sasoian hurreratu zan errugbira. Gernikan hainbat denporaldi daroaz. Igaz maileari eutsi ezinik pasau eben urtean. Azkenean, baina, Alcobendas jatsi da Gavin Van Aertek jokatu ezin eta jokatu ebalako. Orain, Gernikak maileari eusteko ilusinoz hasiko dau denporaldi barria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00