Txokolatezko brownie-a

Eneko Ordorika (Zallo Barri jatetxea) sukaldariagaz postreak landuko doguz astero

Txokolatezko brownie-a

Aurtengo ikasturtean sukaldari lanetan ibiliko gara Lau Haizetara irratsaioan. Barikuetan, Gernika-Lumon dagoan Zallo Barri jatetxeko Eneko Ordorika sukaldariak postreen errezetak emongo deuskuz. Proposatu deuskun lehenengo errezeta txokolatezko brownie-a izan da. Errezeta erraza, bere esanetan.

Osagaiak (24 cm-ko diametroa daukan molde biribilarentzako)

  • 300 g azukre
  • 4 arrautza
  • 250 g gurin
  • 300 g txokolatezko kobertura
  • 20 g kakao hautsa
  • 120 g urun

Lehenengo eta behin, pastela egiteko erabiliko dogun moldea forratu behar dogu. Horretarako, modu bi dagoz: gurina eta uruna erabilita, edo labeko paperagaz. Bol handi bi beharko doguz: lehenengoan, arrautzak eta azukrea irabiatuko doguz, nahastu baino ez (ez da bolumena bikoiztu behar); eta bestean, gurina eta txokolatezko kobertura urten jarriko doguz baño marian. Urtuta dagozanean, aurreko nahasteagaz alkartuko dogu, turmix baten bitartez. Nahaste honi uruna eta kakaoa gehituko deutsaguz, irabiatzen gelditu barik. Masa moldean jarri, eta ganetik txokolate zatiak jarri geinkez. Laban sartuko dogu, 180ºC-tara 25 minutu inguru (barrukaldea erdi gordinik geratu behar da).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00