Txokolatezko moussea

Eneko Ordorikaren proposamena

Osagaiak

  • 1 l esne-gaina
  • 500 ml esne-gaina
  • 500 g txokolate estaldura (%50-%60)

Elaborazinoa

Esne-gain litroa erdizka montauko dogu, makinaz edo eskuz.

Beste litro erdia irakiten jarriko dogu, eta aparteko bol baten txokolatea pisatuko dogu. Esne-gainak irakiten dauanean, txokolatea ganera isuriko dogu eta dana ondo nahastuko dogu, urtu arte. Nahaste hau epel dagoanean, erdizka montatu dogun esne-gaina nahasten joango gara apurka-apurka eta mugimendu inguratzaileak eginez.

Moussea zerbitzatuko dogun kopatan jarri eta itxi egun batetik bestera hozkailuan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00