2002. urtean be egin zan bertan

Maiatzaren 26an ospatuko da San Nicolas ikastoleak antolatuta

Txonbo! lelopean Ibilaldia Getxon

Bizkaiko Ikastolen aldeko jaialdia, Ibilaldia ospatuko da Getxon maiatzaren 26an. Txonbo! lelopean egitarau bete-betea antolatu dau Algortako San Nikolas ikastoleak. Esan behar, 2002. urtean be antolatu ebela. Unai Arzubiagak, ikastolako lehendakariak azaldu deusku ordutik asko aldatu dala San Nikolas ikastolea. Mila ikasle baino gehiago daukiez eta eraikin barri bat egiteko erabiliko da Ibilaldiagaz jasotako laguntzea. Ikasle gehiago hartzeko baino eskaintzea hobetzeko izango dala gaineratu dau.

Lau Gune

Ikastolea, Herria, Portu-Zaharra eta Hondartza izeneko guneak izango dira Ibilaldian. Haur hezkuntzako topaketa edo bazkaria egingo dira Ikastola gunean. San Nikolas plazan egongo da Herria gunea. Honetan, kontzertuak, kalejirak, antzerkia edo artisautza izango dira. Portu Zaharrean bitartean euskal musika taldeak arituko dira eta Hondartza gunea Ereagan egongo da. Familia osoarentzako ekintzak antolatuko dira bertan. Antolatzaileek gogoratu dabenez, Getxora hurreratzeko, onena, garraio publikoa erabiltzea izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular