Mungiako San Antontxu egunean 1.300 euro bildu dira Bihotzez alkartearentzat

Sortzetiko kardiopatia daukien haur, gazte eta euren familiek osotuten dabe Bihotzez alkartea

Txorizo eta Odoloste lehiaketa solidarioa Mungian

Ianire Garay eta Nerea Hormaetxe / Bizkaia Irratia

Urtarrilaren 18an Mungiak San Antontxu eguna ospatu dau, jente guztiarentzako ekitaldiz betetako jai-egitarauagaz. Mungiako Udalak antolatu dau, herriko hainbat alkarteren, Jataondo Uribeko Landa Garapenerako Agentziaren eta BBKren laguntzeagaz. Urteko lehenengo hilean Bizkaian ospatzen dan jairik ezagunenetarikoa, herritarrek San Antontxu azokaz, ganadu feriaz eta Txorizo eta Odoloste lehiaketearen XXVI. edizinoaz gozatu ahal izan dabe.

Txorizo eta Odoloste lehiaketearen XXVI. edizinoa Euskal Pizkunde etorbidean dagoan karpa nagusian egin da, Mungiako Merkatari eta Ostalarien alkartearen eskutik. Aurten irabazleak Gernika-Lumoko Jesus Mari Harategia (barazki-odolosteen kategorian), Bermeoko Landabaso Harategia (arroz-odolosteen kategorian) eta Dimako Igor Zuazo (txorizoen kategorian) izan dira. Lehiaketa ondoren 300 pintxo solidario banatu dira euro baten truke eta sari banaketearen ostean, txorizo irabazlearen enkantea be egin da. Danetara, 1300€ bildu dira. Bildutako diru guztia, Bihotzez sortzetiko kardiopatien alkartearentzat izan da.

Nerea Hormaetxe Merkatarien eta Ostalarien alkarteko kideak eta Ianire Garay Bihotzez alkarteko psikologoak Herriz Herri saioan parte hartu dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00