Txurdinaga eskolako seigarren mailako bi ikasgelatako gaztetxoak izan dira aste honetako bertsolariak irratsaioan. Talde bakotxak bere bertsoaldia prestau dau eta asmakizunak asmatzen, jolasean… ibili gara. Odei Barroso bertsolari eta rap abeslaria be aurkeztu dabe bertsotan.
Zortziko Txikia Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan egiten dogun irratsaioa da eta Bilboko Udalaren babesa dauka. Domeketan, 11:30etatik aurrera, Bizkaia Irratiaren sintonian.
