
Ubrogepant medikamenduaren ganean egin dogu berba asteon Juan del Arco geure botikariagaz Farmazia tartean. Izan be, ubrogepanta aztertu dauan ikerketa baten emaitzak ezagutu dira asteon. Ikerketan deskubridu danez, ubrogepant medikamenduak migrainaren prodromoari aurre egin ahal deutso.
Prodromoa migrainaren hasierako fasean agertzen diran sintomak dira. Del Arcok azaldu deuskunez, orain arte ez da tratamendurik egon mina hasi arte, baina ubrogepantaren eskutik gauzak alda daitekez. Beraz, aurrera pauso garrantzitsua emon ahal da egindako deskubrimenduari esker. Ganera, migrainaren inguruko pista barriak be emoten ditu.