Udako azken produktuekin eta negukoekin etorri dira Gernikako Urriko Azken Astelehenera Edurtzeta Atutxa eta Urtza Sarrionandia. Genero ederra ekarri dabe eta postua be dotore apainduta, begietatik be asko erosten dalako.
Urriko Azken Astelehena plaza polita da gaur egun, ondo saltzen da, nahiz eta urte batzuetan beherakadea be egon izan dan. Gaur egun jente asko dabil azokatan, baita gazteak be, beraz bezeroen artean be badago erreleboa.
Gernikan batez be indabak oso ondo saltzen dira.
