Aitor Elordik lehenengoz jokatuko dau Binakako txapelketa nagusia. Udan ezinezkoa emoten ebala esan deusku

Binakako txapelketa nagusia jokatzea sari ederra dala esan deusku Aitor Elordik. Zabaleta izango dau lagun

Udan ezinezkoa emoten ebana egia da negura orduko

Aitor Elordi, pelotea jotekotan / www.aspepelota.com

Aitor Elordik lehenengoz jokatuko dau binakako txapelketa nagusia. Lau t’erdiko txapelketan hirugarren egitearen saria jaso dau Aspeko aurrelariak. Izan be, Ezkurdia, Altuna, Elordi eta Peio Etxeberria aukeratu ditu enpreseak Binakakoa jokatzeko. Elordi lau aurrelaririk onenen artean sartu da.

Jokoan saioan egin dogu berba Aspeko aurrelariagaz, eta onartu dau sari ederra dala Binakakoa jokatzea. Gainera, nogaz eta Jose Javier Zabaletagaz. Zabaleta azken aldiko atzelaririk onena da. Elordiren esanetan, atzelaririk indartsuena enpresan. Hiru aldiz txapeldun izana da. Irujogaz jantzi eban lehen txapela, Ezkurdiagaz bigarrena eta Elezkanogaz hirugarrena.

Elordi be txapelak jantzitakoa da promozino mailan. Binakakoa eta Lau t’erdikoa irabaziak daukaz. Buruz bururkoan bigarren geratu zan bitan. Zabaletagaz behin jokatuta dago. Elordik badaki jokatzeko erea aldatu beharko dauena. Zabaletak berak menperatzen ditu partiduak. Elordik ondo erabagi beharko dau ze pelotatara sartu eta ondo aprobetxau beharko ditu partiduak.

Lehenengo partidua hil honen 30ean jokatuko dabe Eibarren. Altuna eta Tolosa ditue aurkariak, berez. Altuna baina ez da egongo jokatzeko moduan. Eskua oso minduta amaitu eban Lau t’erdiko finala. Elezkano edo Irribarria izango dau lagun. Elordiren helburua disfrutetea eta aukerea aprobetxetea izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular