Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa egiten dogu, gure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Aste honetan: Ugaon 16. Emakume Ekoizleen nekazaritza azokea egingo da. Bestetik, Añube, Zeker eta La La Love You taldeen kontzertuak izango doguz.
Barikua
Astegoienari hasiera emoteko, barikuan musika izango da protagonista nagusia. Andoni Aizpuru Quartet Bilboko Jazzon aretoan, Ceshia Ubau Bilboko La Sinsorga aretoan, Roberto Nieva Quartet Begoñako udaltegian, La La Love You Santana 27 – Fever aretoan, Añube eta Zeker Berrizko Gaztetxean. Antzezlanei jagokonez, Nai malabarista Deustuko udaltegian eta Bizi bizi zirkua Iurretako Kultur etxean. Bertsolaritzari jagokionez, Busturialdeko Bertsolari Txapelketako kanporaketa Errigoitiko Ikuilu txokoan.
Zapatua
Zapatua be bete-betea dator. Wacken Metal Battle Bilboko D8 Sorkuntza Faktorian, Zaharrak berri Durangoko San Agustin kulturgunean eta Ziza Folks Bilboko Otxarkoagako udaltegian. Sua eta Sueder taldeak Gernika-Lumoko Iparragirre aretoan, eta Los Rebeldes Bilboko Kafe Antzokian. Antzezlanei jagokonez, Andereño Barakaldoko Kultur etxean eta Kimu Galdakaoko Kultur etxean. Dantzei jagokonez, Romance sonámbulo Getxoko Muxikebarrin.
Domeka
Domekan, astegoiena ixteko, kontzertu bi izango dira. Epa Txiki! Barakaldoko Antzokian, eta Andrés Suárez Bilboko Kafe Antzokian. Antzezlanei jagokonez, Semaforoa Santurtziko Serantes kultur aretoan. Univers Getxoko Muxikebarrin, eta Kimu Durangoko San Agustin kulturgunean. Bertsolaritzari dagokionez, bertso bazkaria Aulestiko Txokoan.
