Bizkaian gaur egun 290 ume harrera familietan dagoz

BFAk harrera familiak lortzeko deialdi berezia egin dau

Matxalen Cayero: “Ume askok harrera familiak behar dabez”

Matxalen Cayero / Bizkaia Irratia

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza sailak deialdi bat luzatu dau ume asko dagoalako Familia Harreren zain. Lau mota ezbardin dagoz , urgentzizko harrera, epe baterako , iraunkorra eta espezializatua. Momentu guztian Gizartekintza Sailaren laguntza izaten dabe urte osoan eta 24 orduz.

Gaur egun Bizkaian 290 ume harrera familietan dagoz , honeetatik 166 senitartekoekaz , aitite -amama edo izeko-osabakaz eta besteak 124 famili ezberdinetan. Matxalen Cayero Biziako Foru Aldundiko Umeen zerbitzuetako psikologeak emon deuskuz zehaztasunak eta Miren Goiriena umea harreran hartuta daukan Erandioko ama batek euren esperientzia zein izan dan esan deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00