Eztizen Artolak 'Gurpilak' bere lehen nobela aurkeztu deusku

'Egun bat Beti Berdin tabernan' komikia irakurteko gonbitea be jaso dogu Irakurrieran irratsaioan

Ume motxiladun baten bizipenak

Aste honetan Eztizen Artola Iturrate idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora, Gurpilak bere liburuaz berba egin dagigun. Gainera, Begoñako Liburutegian alkartu gara Mikel Begoña bertako langileagaz eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Asier Iturralde “Gaston”-en Egun bat Beti Berdin tabernan komikia.

Gurpilak liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatuz, izena eman aurretik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00