Zazpi erakundek ezagutza, gizarte-ekintza eta politika publikoak buztartu dabez haur eta nerabeenganako tratu ona indartzeko

Euskadin, Katalunian eta Balear Uharteetan egingo ditue esperientziak

Umeak eta nerabeak babesteko ‘Tratu on+’ ekimen pilotua martxan da

Proiektuaren helburua komunidadeek haur eta nerabeak zaintzeko, babesteko eta laguntzeko daben gaitasuna indartzea da / DepositPhotos

Umeak eta nerabeak babesteko ekimen pilotu bat ezagutu dogu gaur: Tratu on+. Proiektuaren helburua komunidadeek haur eta nerabeak zaintzeko, babesteko eta laguntzeko daben gaitasuna indartzea da. Horretarako, EDE Fundazioa, Bidegintza, Fundacio Pere Tarres, Sant Joan de Deu, ESADE, Eusko Jaurlaritza eta Linking Ideasek parte hartzen dabe ekimenean. Lan-esparrua zehaztu ondoren, irailean etapa barri bati ekin jako: proiektuaren webgunea abiarazo da, haren garapena ezagutu eta jarraitu ahal izateko, eta bost udalerri pilotutan komunidade-aktibazinoa jarri da martxan, Portugaleten tartean.

EDE Fundaziotik Irati Izagirrek esan deuskunez, ekimenak zeharkako hiru ardatz ditu: komunidade-ikuspegia, haur eta nerabeen parte-hartze aktiboa eta ongizate emozionala. Ardatz horreetatik abiatuta, Tratu on+ proiektuak prestakuntza eta ikaskuntza partekatuko ekintzak, esperientzia pilotuak, ebidentzietan oinarritutako baliabide praktikoak eta arau-esparruak zein politika publikoak eguneroko errealidadera eroaten lagunduko daben proposamenak sustatuko ditu. Ganera, arreta berezia jarriko da inpaktuaren neurketan. Izan be, proiektuak jarduketa desbardinen emaitzak ebaluatuko ditu eta lortutako ikaskuntzak sistematizatuko ditu, Europako haur eta nerabeen babes-sistemak hobetzen eta zabaltzen laguntzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00