Umeen Dantzari Eguna domeka honetan Abadiñon

Iluntze Dantza Taldeko Leire Arrillagagaz berba egin dogu Aupa Bizkaia saioan

Umeen Dantzari Eguna domeka honetan Abadiñon

Udabarri Dantza Taldea / Udabarri Dantza Taldea

Abadiñok ‘Umeen Dantzari Eguna‘  jardunaldiaren XVIII. edizinoa hartuko dau domeka honetan. Iluntze Dantza Taldeak Abadiñoko Udalagaz alkarlanean antolautako eguna da, Durangaldeko bederatzi dantza taldetako 239 umek hartuko dabe parte. Eguerdian kalejirea egon da, ibilbidean zehar, 3 eta 16 urte bitarteko dantzariek hainbat dantza eskeiniko dabez.

Arratsaldean, 17:00etan, talde guztiek batera dantzauko dabe ohiko alardearekin. 18:00etan amaituko dira ekitaldi guztiak. Parte hartuko daben taldeak honeek dira: Durangoko Kriskitin, Amorebieta-Etxanoko Udabarri, Txoritxu Alai eta Iremiñe eta San Lorentzo. Iluntze Dantza Taldeko Leire Arrillaga euki dogu Aupa Bizkaia saioan honen barri emoteko, eta belaunaldi-erreleboari buruz be bereba egin deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular