ESAN sindikatuak ertzainen materialak egokitzea, formazinoa eta soldata igoerak aldarrikatzen dauz

Bi mila ertzain inguru batu ziran atzo Legebiltzarraren aurrean

Unai Garabieta (ESAN): “Segurtasun sailak ez dau bere jarrerea aldatu”

Unai Garabieta (ESAN) / Bizkaia Irratia

Lan hitzarmenaren inguruan Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailagaz akorduren bat lortzen badabe, akordu horren ganean afiliaduei itaunduko deutsela esan deusku ESAN sindikatutik Unai Garabietak.  Ertzainak Borrokan plataformeak eta sindikatuek protestea egin eben atzo Gasteizen. Plataforma horretako kideak prest dagoz, sindikatuek euren izenean negozietako, baina botazinoa egiterako orduan, eurei be aukerea emoten badeutse.
Unai Garabieta, ESAN sindikatuko kideak esan deusku sindikatuetako kideek bai eukiko leukiela bozkatzeko erea baina hortik harago joatea gatx ikusten dau. Garabietak modu berean onartu dau Ertzaintzaren sindikatu batzuetako  kideren batek plataformatik urtendako mehaxtuak jasan behar izan dauzela.

Materialak egokitzea, formazinoa eta soldata igoerak aldarrikatzen dagez ertzainek besteak beste. 2013tik hitzarmen barik dagozala gogoratu deusku Unai Garabietak, eta Segurtasun Sailetik ez dabela jarrera aldaketarik ikusten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00