
Unai Orbegozo CCOO-ko kidea da eta bere aita amiantoaren eraginez hil zan. Bere esanetan, oraintsu martxan ipinitako Amiantoaren Biktimen Diru Funtsak alde ilun asko dauka, jente asko izten dauelako kanpoan. Kalte ordainak ezgaitasun autortua dabenenzat eta bizirik dagozanentzat dira, baina ordainik barik izten dira biktimekin bizitzearen ondorioz gaixotutakoa eta hildakoen oinordekoak. Biktima horreek estaduaren etorkizuneko aurrekontuen zain geratuko dira. Horrez gain, Gizarte Segurantzak emongo dituan kalte ordainak epaitegietan lortu diranak baina apalagoak izango ei dira kasu askotan, hiru bider apalagoak
CCOO-k eta ASVIAMIE-k uste dabe ez dala legearen izpiritua errespetatzen, eta horren aurrean lanean eta burrukan jarraitzeko asmoa agertu dabe.