Facal atoiontziak proan eta Bolintxu zein Ballonti txalupek proan gabarrea Bilboratuko dabe

"Probak oso ondo joan dira, ez da arazorik egongo" esan deusku Amarradores Ibaizabaleko beharginak

Unatx Riol: “Gabarrea gidatzeko txalupan lau behargin joango gara”

Unatx Riol / Bizkaia Irratia

Gaur goizeko 10:30ean gabarrak Santurtziko portutik Getxoko Abrako Itsas Klubera urten dau. Gaua Santurtziko portuan pasau ostean, gabarra goizeko 11:00ak aldera Getxoko Maritimora heldu da eta arratsaldeko 16:00ak inguruan Athleticeko jokalariek ontzira igoko dabe. Itsasaldia 16:30ean hasiko da. Gabarrak aurretik Facal izeneko atoiontzia edo erremolkadorea eukiko dau. Atzetik txalupa bik, Bolintxuk eta Ballontik timoi lana egingo dabe. Hau da, gabarrea gidatu eta norabidetuko dabe. Bi txalupa horreetariko baten Portugaleteko Amarradores enpresako Unatx Riol behargina egongo da eta Goizeko Izarretan euki dogu gaur berbetan.

“Probak oso ondo joan dira, ez da arazorik egongo” esan deusku Amarradores Ibaizabaleko beharginak. Riol oso athleticzalea esan deusku eta berarentzako oso egun handia izango dala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude