Desnutrizino egoeran egozan 180 miloi ume baino gehiagori lagundu deutse UNICEFek

UNICEFek umeen eta nerabeen bizitza hobetzen lagundu eben 190 herrialde eta lurraldetan

UNICEFek munduko umeen ia erdia txertatu eban igaz

UNICEFen laguntzea jasoten / Bizkaia Irratia

UNICEF Espainiak mundu osoan milioika ume eta gazteren bizitza salbetako, babesteko eta bultzatzeko egindako lana aurkeztu dau 2022ko memorian. Egindako lana milaka pertsonaren eta erakunde publiko zein pribaduen konpromisoari esker burutu ahal izan da.

UNICEFek munduko umeen ia erdia txertatu eban eta 180 milioi ume baino gehiago tratatu ebazan desnutrizino egoeran egozalako.

Ukrainako gerrak eta haren ondorio ekonomikoek markautako urtea izan da 2022a, gure historia hurbileko beste edozien momentuan baino ume gehiago dagoz kalteberatasun egoeran munduan. Testuinguru honetan, UNICEFek munduko ume erdiari txertoa jarten lagundu eutsen eta desnutrizino eben 180 milioi ume baino gehiago tratatu ebazan. Holan jasoten dau UNICEF Espainiak erakundearen 2022ko Jardueren Memoriak. Bertan, Espainiako
Batzordeak eta nazinoarteko erakundeak umeen eta nerabeen bizitzea salbetako, babesteko eta bultzatzeko egindako ekintza nagusiak eta lortutako emaitzak azaltzen dira. Ainhoa Lejonagoitia Komunikazino arduraduna izan dogu Lau Haizetara saioan azalpen guztiak emoten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00