Barbara Ruiz UNRWA Euskadiko arduradunak proiektuaren nondik norakoak azaldu deuskuz

Palestinako 8.000 haur errefuxiatuei Athletic Club Fundazinoagaz batera martxan ipinitako proiektua da

UNRWA Euskadik gorputz-hezkuntzako klaseak emongo deutsez palestinar ume erruxiatuei

UNRWA Euskadik eta Athletic Club Fundazinoak alkarlanean burutuko daben Palestinako haur errefuxiatuei zuzendutako proiektuaren barri izan gendun pasa dan astean. Proiektu honi esker, zaurgarritasun-egoeran dagozan 8.000 haur inguruk gorputz-hezkuntzako eskolak jasoko dabez UNRWA agentziak kudeatutako 16 ikastetxetan. Barbara Ruiz UNRWA Euskadiko arduradunak proiektuaren nondik norakoak azaldu deuskuz Goizeko Izarretan irratsaioan.

Sirian bizi dan palestinar komunidadeari zuzendutako proiektua da. Izan be, munduko Palestinako errefuxiatuen komunidade zaharrenetariko eta ugarienetariko bat da Siriakoa, 1948an hasi zana. Ganera, azken urte bietan Gazako Zerrendan egon dan egoeraren ondorioz, geroz eta errefuxiatu gehiagok egin dabe alde Siriara.

Edozelan be, 2023an lurrikara bi pairatu ebezan Sirian. Ezbehar horrek sekulako inpaktua euki dau bertako biztanleen egunerokotasunean. Ondorioz, komunidadeak laguntza humanitarioarekiko erabateko mendekotasuna dauka. Ruizek esandakoaren arabera, UNRWA agentziak bertan egiten dauan beharra ezinbestekoa da. Nazino Batuen Erakundearen agentziak bederatzi eremu, 102 eskola, 23 lehen mailako osasun-zentro eta klinika mugikor bi kudeatzen ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00