Gitxieneko soldata propioaren aldeko manifestazinoa egingo dabe gaur Bilbon, LAB, ELA, ESK, STEILAS, HIRU eta ETXALDE sindikatuek deituta. EHNE sindikatuko Unzalu Salterainek esan deusku Gitxieneko Soldata Propioaren Herri Ekimen Legegilea tramitera onartu eta legebiltzarrean eztabaidatzeko eskatuko dabela.
Lehen sektoreko beste gai batzuk be jorratu doguz Salterainegaz. Dermatosi nodularrak kezka handia eragin dau ganadu jaubeen artean. Beste neurri batzuen artean gurean be ganadu azokak debekatuta dagoz zemendiaren 30era arte. Momentuz, hemen nahiko kontrolatuta dago kontua. Dana dala, Salterainek ez daki abendutik aurrera barriro azokak egiteko baimenak emongo diran edo ez.
Geopolitikoki urte korapilatsua izan da: gerrak eta gatazkak leku ezbardinetan, Trump eta bere arantzelak, etab. Horrek ziurgabetasun handia eragin dau lehen sektorean. Errelebo aldaketeak be emoten dau burukomina. Horren harira, EHNEtik gazteak nekazaritzan sartzea laguntzen dabe. Bestalde, orain dala gitxi ospatu da Emakume Baserritarraren Nazinoarteko Eguna, eta EHNEk badauka Erein, borrokatu, bizi. Hamar emakumeren arrastoak baserritarren mugimenduak liburua. Zorionez, lehen sektorean be gero eta emakume gehiago dabil lanean.
