Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren muinean dagoan Astigarraga gunearen egoerak kezka sortzen jarraitzen dau. Azaldu dabenez, azken urteotan ingurumenaren narriadura handia izan da, eta lehengoratze-lanak preminazkoak dira. Horretarako prozedurak martxan jarri dirala adierazo dau Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformako kideak, nahiz eta zalantzak sortu diran aurreikusita egoan diru publikoaren erabilereagaz, hitzarmen bateko zenbait puntu ez diralako argiak.
Bestalde, zapatu honetan Gernika-Lumon azken garaipena ospatuko da jai giroan. Egun osoko egitaraua antolatu da: hitzaldiak, umeentzako ekintzak, azoka solidarioa, bazkaria eta kontzertuak barne, herritar guztiei parte hartzeko gonbidapenagaz.
