12 kontzertu eskainiko dira Busturialdea-Urdaibai eskualdeko hainbat udalerritan

Joxe Benantzi Bilbao koordinatzaileak jaialdiaren xehetasunak emon deuskuz

Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Eguileor jaialdia hasiko da astegoien honetan

Aurtengo Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Eguileor jaialdiaren aurkezpena / Urremendi Landa Garapen Alkartea

Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Eguileor jaialdia hasiko da astegoien honetan. Urremendi Landa Garapen Alkarteak antolatutako organo-jaialdiak 20 urte betetzen ditu aurton. Guztira, 12 kontzertu eskainiko dira Busturialdea-Urdaibai eskualdeko hainbat udalerritan garagarrilaren 13tik abuztuaren 15era.

Horren harira, Joxe Benantzi Bilbao jaialdiaren koordinatzaileagaz berba egin dogu Aupa Bizkaia irratsaioan. Koordinatzaileak 2024ko edizinoaren inguruko xehetasunak azaldu deuskuz. Aurton, Urdaibaiko Organoa eta Ahotsak izenburupean, jaialdiak ahotsaren munduagaz bat egitearen aldeko apustua egin dau.

Udalerriak

Esan bezala, kontzertuak Busturialdea-Urdaibai eskualdeko hainbat udalerritako eleiza ederretan eskainiko dira. Azken urteotan egin bezala, Mundakan hasi eta amaituko da zikloa, eta tartean, Gernika-Lumo, Kortezubi, Axpe-Busturia, Ibarrangelu, Arratzu, Bermeo eta Gautegiz-Arteaga bezalako herriak bisitatuko ditu.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular