TANTAK-ek antolatzen dauan Urez Ur Fest jaialdiaren bitartez, itsasora hurreratzeko eta bertako biodibertsidadeari buruz modu dibertigarrian ikasteko aukerea emoten jake herritar guztiei. Ana de Lara Tantak-eko proiektu koordinatzaileak azaldu dauanez, Tantak orain bost urte sortu zan. Itsasoaren egoeraz kezkatutako pertsona desbardinak batu ziran, eta ozeanoen kontserbazinorako eta gizartean eragin zuzena izateko sortu eben erakundea. Ordutik eskolakaz, udalerriekaz eta gizarte-talde desbardinakaz lan egin dabe, itsasoaren barneko bizitza, baliabideen kudeaketa jasangarria eta kontserbazinorako premina gizarteari hurreratzeko.
Zemendian zehar, Bizkaiko hainbat udalerritan, itsas hezkuntzako tailerrak egiten dabilz, besteak beste, ohiturak aldatzeko, inpaktuak murrizteko eta ekonomia zirkularra bultzatzeko. Holan, Bizkaiko Hondakinei buruzko hezkuntza zentroa edota Waste Lab Bizkaia bisitau dabez.
Urez Ur Fest jaialdiaren egun handia zemendiaren 23an izango da Bilboko Itsasmuseum-ean. ‘Ocean Day Every Day’ lelopean, Tantak-ek doako hainbat jarduera antolatuko dauz: berbaldiak, dokumentalak, errealidade birtuala, umeentzako tailerrak… Urez Ur Fest jaialdiak edade guztiak konbidatzen dauz “tantaz tanta” ozeanoen ezagutza eta kontserbazinoaren alde.
