Jata Ondo Landa Garapen Alkarteak "Uribe on tour" antolatu dau beste behin

Aurtengoa bosgarren edizinoa da eta kanpoko zein bertoko jentea batzen daben jarduerek

Uribe ezagutzeko aukera ederra udan

Jata Ondo Landa Garapen alkarteak Uriben esperientzia ezbardinak bizi izateko modua eskeiniko dau aurtengo udan be. Arlo ezbardinetan eratu ditu jarduerak. Esaterako, txakolinaren eta garagardoaren inguruan ekimenak egingo dira. Ondareari dagokionez, Mungiako Izenaduba baserrira bisitak egongo dira. Ez dira bakarrik umeentzat izango , helduei begira be eratu ditue. Horrez gain Burdin Hesia ezagutzeko modua be egongo da, bisita antzeztuekin. Herriz-herriko bisitak be eskeiniko ditue. QR bidez herrietan ibilaldiak egin ahal izango dira, baina herri bakotxean ekitaldi ezbardinak be egongo dira egun zehatzetan. Horrez gain, Bizkaiko Flysharen ganean gehiago jakiteko erea be egongo da. Antza danez interes handia sortzen dau. Informazino guztia uribe.eu webgunean dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular