Urko Vidal: "Oso pozik nau atzo lortutakoagaz"

Eiser Hirumeteko txirrindulariak sendotasunez irabazi dau Bizkaiko errepideetan

Urko Vidalek irabazi dau Mungiako Agustin Sagasti memoriala

Urko Vidal txirrindulari gaztea izan zan atzo txapeldun Mungiako Agustin Sagasti memorialean. Eiser Hirumeteko txirrindulariak sendotasunez irabazi eban Bizkaiko errepideetan.

Lasterketa arraroa izan zan. 130 kilometro inguru egin behar eben txirrindulariek, baina errepidean egoan gasolina isurite baten ondorioz, lasterketa laburtzea erabaki eben. Hainbat txirrindulariren artean eztabaida sortu zan lasterketa bukatzea arriskutsua izango ez ete zan. Azkenik, lasterketa amaitu eben eta Urko Vidal, Berastegiko txirrindularia, izan zan lehenengoa helmugaratzen.

Helmugan pozez zoratzen ikusi gendun, baita negarrez be, hunkituta. Garaipenaren biharamonean, beragaz berba egiteko aukerea euki dogu Bizkaia Irratiko Jokoan irratsaioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00