Hile guztian zehar Ondarearen Europako Jardunaldiak egingo dira Bizkaian. Europako Kontseilua izaten da jardunaldien gaia proposatzen dauana. 2024. honetan ‘Bideak, Sareak eta Loturak‘ dogu gai nagusia. Beraz, urrian zehar, bide, ibilbide eta bidezidorretan zehar ibilteko erea eskeiniko da Bizkaian zehar. Hianbat ekitaldi izango dira eta egingo dan guztia koordinetan Asier Madarieta dago, BizkaiKOAko arduraduna.
Programak askotariko proposamenak eskeiniko dauz bide historikoetatik eta kultur ibilbideetatik ibilteko Bizkaian zehar. Ibilbide, bisitaldi, hitzaldi, tailer eta erakusketen bitartez, barriro interpretauko da ondarea, ikuspegi orokorrago batetik, transmitidu diran eta Bizkaiko kultura-paisaian islatzen diran ondasunen, salgaien, personen, ideien eta eraginen hartu-emonen ondorio dan ikuskeratik. Sarrera doakoa da, baina aurretiz izena emon behar da, lekua ziurtatzeko.