Bakio da aukeratutako herrietariko bat aurten

Garagarrilaren 22tik 28ra bitartean lau emonaldi izango dira

Urtantak Nestor Basterretxea izango dau gogoan aurten

Aurtengo Urmuga jaialdiaren aurkezpena / Bizkaia Irratia

Mendiak eta musikea batzen dauazan jaialdia da Urmuga. 2020. urtean abiatu zan. Euskal Herri osoa zeharkatzen da urte birik behin, musika emonaldiak eskeiniz mendi desbardinetan. Ekitaldi handi hau egiten ez dan urteetan Urmugaren Urtanta antolatzen dabe. Honakoa, laburragoa izaten da. Aurten, garagarrilaren 22tik 28ra bitartean egingo da. 2022. urtean Elkanoren mundubira omendu zan. Aurten, Nestor Basterretxea oroituko da, bere jaiotzaren ehungarren urteurrena betetan dalako.

Lau ekitaldi

Garagarrilaren 22 eta 23an, Hondarribian eta Arantzazuko Basilikan egingo dira kultur saioak. Basterretxearentzat esangura handia izan eben herriak aukeratu dabez Urtanta jaialdirako. Era berean, ekimen honetarako beren beregi sortutako emonaldia eskeiniko dabe bertan. Donostiako Orfeoia, Maika Etxekopar, Et Incarnatus Orkestra, Titika Rekait antzezlea, Iñaki Palaciosen txistua eta Xabier Lozanoren argiztapena batuko dira. Jon Esnaola konpositorearen sei sorkuntza eskeiniko dira. Asisko Urmeneta arduratu da gidoia egiteaz. Garagarrilaren 25 eta 28an Bakion eta Gaintzan (Nafarroan) egingo dira emonaldiak. Et Incarnatus Orkestrak euskal kantari ezagunen kanten egokitzapenak eskeiniko dauz, Eñaut Elorrieta, Anje Duhalde, Idoia Asurmendi, Olaia Intziarte eta Xabier Leturiaren parte hartzeagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular