Zezeilaren 4a, Minbiziaren kontrako nazinoarteko eguna

Gaur egun minbiziaren mota desbardinek 10 milioi heriotza eragiten dabez; 2030ean 13 milioi izango dira

“Urtero emoten diran minbizi kasu barrien heren bat prebenidu daiteke arrisku faktoreak kontuan eukita”

EHU-ko Lipis & Liver ikerketa taldea / Bizkaia Irratia

Minbiziak inpaktu izugarria dauka gizartean. 2030erako 21,6 milioi kasu barri aurreikusten dira: gizonezko 2tik 1ek eta 3 emakumetik 1ek eukiko dau minbizia. Hori dala-eta, gaixotasun honi lehentasuna emon behar jakola aldarrikatzen dabe minbiziaren kontrako alkarteek.

Euskal Herriko Unibersidadearen datuen arabera, gaur egun 10 milioi heriotza eragiten dauz minbiziak, eta 2030erako 13 milioi izango dira.

Igotz Delgado ikerlaria alkarrizketau dogu Lau Haizetara saioan. Bera EHU-ko Lipis & Liver ikerketa taldeko kidea da. Gibeleko minbizia eta metabolismoak gibelaren kalte mota desbardinetan daukan eragina ikertzen dabe. Delgadok azpimarratu deuskunez, ezinbestekoa da ikerketa onkologikoa bultzatzen segidutea, gaixotasunaren progresinoa geldiarazoteko eta kaltetutako personen biziraupena eta bizi kalidadea hobetzeko. Herritarren kontzientzianoaren eta prebentzinoaren garrantziaz be egin deusku berba.

Gizarte osoari minbiziari aurre egiteko parte hartzeko eskatzen jako, 2030erako minbiziaren biziraupena %70ekoa izan daiten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular