Gaur argitaratu da Lea-Artibaiko eta Lemoako udaltzainen LEP bateratua

Ondarroan, Lekeition, Markinan eta Lemoan udaltzainen LEP bateratua aurkeztu dabe

Urtza Alkorta: “Udaltzain izan nahi dabenei herriaren ezagutzea euskeraz eskatuko deutsegu”

Orain arte herrietako udaltzainak aukeratzeko Arkautetik markautako bideari alternatiba bat bilatu gura izan deutse Lemoako, Ondarroako, Markinako eta Lekeitioko udalek.

Lea Artibain bat egin dabe udaltzain eredu komunitario bat sustatzeko. Udaltzain lanpostuak beteteko Lan Eskaintza Publiko bateratu bat egingo dabe Ondarroa, Lekeitio, Markina Xemein eta baita Lemoak be. Helburua tokian tokiko ezaugarrietara egokitutako udaltzaingo eredu bat garatzea dala esan deusku Ondarroako alkateak, Urtza Alkortak.

Hautaketa prozesuak berezitasun batzuk izango dauz. Atal baten herriaren ganean itaunduko deutse, eta euskeraz. Gaur argitaratu dabe Lan Eskaintza Publikoa Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, baina dagoeneko jakinarazo dabe hautagaiek gustuko daben udalerria hautatu beharko dabela, eta ondoren puntuazino sistema baten arabera emongo dirala postuak. Ondarroan esaterako hiru plaza eskainiko dira.

ESAN sindikatuko Unai Garabieta be “Goizeko Izarretan” saioan gai honen inguruan berbaz. ESAN sindikatua LEP honen edukinagaz bat dator baina holako neurriak eragile guztien (Jaurlaritza, EUDEL, sindikatuak…) adostasunagaz hartu behar dirala esan dau Unai Garabietak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular