Gizarte gaien gaurko tertulian Unibertsitatera Sartzeko Proba azterketako euskera azterketako emaitzak eta Soziometroa izan dira protagonista. Aitatutako gai biak jorratu doguz Miren Josune Ariztondo, Onintza Enbeita eta Roberto Mielgo geure kolaboratzaileen eskutik. Dinogunez, euskerea barriro daukagu fokoan, eta txarrerako beste behin. USaP azterketan 0 emaitza atera dabe ikasle batzuk. 60 inguru dira, Bilbo inguruko bost itunpeko ikastetxetakoak, eta antza danez aztertzaile talde berak zuzendutako azterketak dira.
Soziometroaren emaitzei jagokenez, etxebizitzearen inguruko ardurea dago herritarren artean, ehuneko 60ren kezka nagusia da. Hurrengo gai nagusiak alde handiagaz agertzen dira: lan merkadua (%40) eta osasungintza (%24). Badirudi etxebizitzaren prezioa etenik barik doala gora, hartzen diran neurriak hartzen dirala.
