“Ura leporaino” izenburua dauka Usue Egia durangarrak kaleratu dauan lehen nobela grafikoak. Denonartean argitaletxearen eskutik merkaturatu dau eta Irakurrieran irratsaioan sortze prozesuaz izan da berbetan.
Musika entzuten dau sortze prozesuan eta hain zuzen argitaratu barri dauan lanean musikak eta musikariek badaukie euren lekua. Natxo Vegas abeslaria da euretako bat, eta barriketan jardun bitartean entzuteko, musikari asturiarraren disko bat ekarri dau entzuteko.
Bere lehen nobela grafikoa, berak bizi izandako garai bateko dokumentutzat definitu dau, eta bertan, bere emozino, sentimendu eta pentsamenduak batu dauz.