Adimen Artifizialaren inguruan egiten dauen lanagaitik hartuko dabe aintzat

Usue Morijk Adimen Artifizialak gizartearentzako daukazan onurak aztertzen ditu batez be

Usue Mori pozik barikuan Gladys saria jasoteko

Usue Morik Gladys saria jasoko dau bariku honetan, Adimen Artifizialaren inguruan egiten dabilen lanagaitik. Gladys saria Puntueus Fundazinoak eta EHUko Informatika Fakultadeak sustatzen dabe. Helburua da ingurune digitaleran dabilzan emakume gazte euskaldunak saritzea, gazteentzako erreferentea sortzea eta egiten daben lana jente artean zabaltzea, Gladys delEstal informatikaria gogoratzeagaz batera.

Usue Mori Carrascal EHUko irakasle agregatua da, Konputazino Zientziak eta Adimen Artifiziala sailean, eta iaztik Adimen Artifizialeko graduko koordinatzailea be bada. Matematikan lizentziatua da eta hainbat master daukaz, besteak beste, modelizazino matematikoan, sistema adimenduetan eta irakaskuntza.

Morik ikerketan dihardu, baina bere helburua ez da bakarrik argitalpen zientifikoen kopurua hanidtzea, adimen artifiziala gizartearen benetako beharretara egokitzea eta ezagutzea praktikara eroatea baino.

Gladys saria barikuan jasoko dau, EHUren Donostiako Informatika Fakultadean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00