Emakumeak Jokoan 01x10: Usune Elizondo, arraunlaria

Deustuko arraunlariaren ibilbidearen eta etorkizunaren ganean egin dogu berba asteon Emakumeak Jokoan irratsaioan

Usune Elizondo: “Espero dot Deustugaz Euskotren Ligara heltzea”

Bere ibilbide osoa Deustun burutu gura dau Elizondok / Deustu Arraun Taldea

Usune Elizondo Deustu Arraun taldeko arraunlariagaz egin dogu berba asteon Emakumeak Jokoan irratsaioan. Elizondok orain arteko ibilbide osoa Deustun burutu dau. Beraz, taldeko beteranoen artean dago. Arraunlari bilbotarrak 2015ean ekin eutson bere ibilbideari eta gaur arte luzatu dau, 2019 eta 2020 denporaldietan atsedena hartu arren.

Beraz, zortzi denporaldi burutu ditu Deustuko lehen taldeagaz. Guztira, 142 estropadetan bogatu dau eta Kontxako Banderan be parte hartu izan dau. Azken denporaldian, ETE ligan izan zan Deustu. Ganera, sailkapenari erreparatuta, atzera pausoa emon eban traineru bizkaitarrak azken denporaldian. Deustuk seigarren postuan amaitu eban denporaldia, 37 puntu eskuratu eta gero.

Edozelan be, asmo handiko helburuak ditu Elizondok etorkizunari begira. Arraunlariak esan deuskunez, talde lehiakorra osotu dabe aurtengo denporaldiari begira. Beraz, epe ertainera eta luzera begira, Euskotren Ligan bogatu gurako leuke Elizondok Deustugaz. Oso gatxa dala jakin arren, lanagaz mugak hautsi ahal diralakoan dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00