Barikua
Kontzertuei jagokonez, Habia Bilboko Bizkaia aretoan arituko da. Bilbon bertan, Tu Otra Bonita BBK salan izango da, eta Delaossa Santana 27-Fever aretoan gaueko bederatzietan. Gauari amaiera emoteko, Hofe eta Grande Amore Kafe Antzokian izango dira.
Antzezlanei jagokonez, Mamuak ezagutzera joan zen umea Igorreko Lasarte aretoan izango da. Gernika-Lumon, Ezer ez delako amaitzen Lizeo Antzokian izango da, eta Galdakaon Promesarik txikiena Kultur Etxean.
Zapatua
Kontzertuei jagokonez, Olaia Inziarte Galdakaoko Kultur Etxean izango da. Bilbon The Sword eta Earthless Santana 27-Fever aretoan, eta La Perra Blanco Kafe Antzokian.
Antzezlanei jagokonez, Zerua lapurtu dute Erandioko Merkatu Zaharrean, Santurtzin Go!azen 12.0 Serantes kultur aretoan, eta Zornotzan Bonba bat naiz Andra Mari plazan izango da.
Dantzei jagokonez, IOI dantza ikuskizuna Markina-Xemeingo Uni aurrean izango da.
