Hirutan joan zan kazetaritza eta ikus-entzunezko komunikazinoko ikaslea Valentziara

Valentzian bertan ataratako argazkiakaz osotu dau gradu amaierako lana

Valentzian gertatutako GOIDIa, Miren Garbiñe de Diegoren lanaren ardatz

Valentzian ataratako argazkia / Miren Garbiñe de Diego

Miren Garbiñe de Diegok, Kazetaritza eta Ikus-entzunezko Komunikazinoan gradua daukan ikasleak, Valentzian 2024ko urriaren 29an gertatu zan GOIDIa aukeratu dau gradu amaierako lana egiteko. Argazkiz osotu dau lana eta Ohorezko Matrikulea lortu dau. Pozik eta harrituta azaldu da De Diego lortutako emaitzeagaz.

Hiru bidai Valentziara

Urriaren 29an gertatutakoa eta ostean etorri zana ikusita, laster erabagi eban De Diegok, Valentziara joatea laguntzera eta zuzenean bizitzera hango errealidadea. Paiporta eta Catarrojan ibili zan ikaslea. Guztira, hiru bidai egin ebazan. Hango herritarrei laguntzeaz gain, milaka argazki atara ebazan. Danetarik egoan argazkien artean, artistikoak, erretratoak… aukeraketa bat egin behar izan eban gradu amaierako lanean sartzeko. Honek, bost atal daukaz; argazki erreportaia, argazki-albistea, foto-saiakerea, alkarrizketa bat eta gabonakaz lotutako albistea. De Diegok, egindako lana argitaratzeko asmoa dauka eta Valentziara bueltatzeko asmoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00