Valverdek jokalari barriei buruzko egoerak argitu dauz

"Une honetan helburu nagusia Real Madrilen aurkako partidua irabaztea da" azaldu dau Valverdek

Valverde: “Ez dogu zerikusirik Osasunaren zigorrarekin”

Ernesto Valverde Lezamako prentsaurrekoan / Athletic Club

Valverdek denboraldi barriko lehen prentsaurrekoa emon dau goizean, gazteleraz. Gasteizeko entrenatzaileak Athleticen hainbat azken ordukoez berba egin dau. Gaur Jokoan azpimarratu doguz entrenatzailearen berba garrantzitsuenak.

Barri zurigorri gehiago

Athleticek Athletic Mugitz proiektua aurkeztu eban atzo. Autobuseko 8 linea barri sortu dauz klubak, Bilbotik kanpo bizi diran zaleen San Mamesera daukaten mugikortasuna hobetzeko. Autobusen geltokiak Aiala, Arratia, Enkarterri, Durangaldea, Lea-Artibai, Bermeo-Mungia, Busturialdea eta Gasteizetik pasatuko dira.

Bilbao Athleticek 7 partidu jokatuko dauz aurredenporaldian. Sestao, Sanse, Torrelavegako Gimnastica, Alaves B, Zaragoza B eta Aviles Industrial izango dira Carlos Gurpegiren taldearen aurkariak.

Mikel Balenziaga, Athleticeko jokalari ohia, A Coruñako Deporrek fitxatu dau hurrengo denporaldirako. Bestalde Ibon Ispizua, Lezamako harrobiko atezain sukarrietarra Eibarrek fitxatu dau 2026arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00