Athleticeko erdilariak oso ondo ikusten dau taldea denporaldiko azken partiduei ekiteko

Goraipatu egiten dau Mikel Jauregizarrek edota Unai Gomezek taldeari egindako ekarpena

Vesga: “Taldeak gosea eta anbizinoa ditu”

Mikel Vesga, Lezamako prentsa aretoan Bizkaia Irratiaren berbetan / BIzkaia Irratia

Bederatzi partidu jokatuko dauz Athleticek Liga txapelketearen azken txanpan, lau San Mamesen eta bost etxetik kanpo. Zuri-gorriak laugarren dagoz sailkapenean, oso ondo kokatuta lehiaketearen azken txanpara begira, sei puntuko aldeagaz atzetik dituen Vila-real eta Betisekiko. Zuri-gorriek argi daukie datozen bederatzi partiduak erbakigarriak izango dirala, benetako finalak, datorren domekan La Ceramica estadioan Vila-realen aurka jokatuko daben lehiatik hasita.

Mikel Vesgagaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan tartean. Athleticeko erdilariak oso ondo ikusten dau taldea denporaldiaren azken txanpeari ekiteko. Gosea daukala dino eta anbizinoz ekingo deutsela Ligako zein Europa Ligako partiduei.

235 partidu jokatu ditu Mikel Vesgak Athleticen elastikoagaz zortzi denporalditan. Aurten, baina, nahi baino minutu gitxiago jokatu dauz, 970 hain zuzen be. Bederatzi partidutan egonda hasierako hamaikakoan eta beste hamazortzitan aulkitik urten dau bedartzara. Minutu gehien jokatu daben gizonen zerrendara begiratuta, hamaseigarren postuan agertzen da erdilari arabarra. Bere egoerea gura baino txarragoa izan arren, itxaropentsu dago eta goraipatu egin dau Mikel Jauregizar edota Unai Gomezek taldeari egindako ekarpena.

Vesgak ez dau sekula ahaztuko igazko apirilaren 6an bizi izandako esperientzia, gabarra barruan Getxotik Bilboko udaletxerainoko bidea egin ebenekoa. Esan beharrik ez dago itzela izango litzatekeela aurten beste titulu bat irabaztea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00