
Aurten, LGTBIQ+ komunidadearen aldeko mezuak Bilbora zein Hungariara, Budapestera eroan dabez. Bagilaren 21ean Bilbon lehen LGTBIQ+ martxa historikoa egin zan. Eta astegoien honetan Bilbao Bizkaia Harro-ren ordezkaritza bat Hungariako uriburuan izan da Budapest Pride-en parte hartzeko, eta bide batez, Viktor Orbanen gobernuak kolektiboaren kontra daroan politika errepresiboak salatzeko. Europako herrialde honetan kolektiboaren parte diranek debekatuta daukiez hainbat oinarrizko eskubide, besteak beste, kalean libreki maitatzea.
Nagore Espin, Bilbao Bizkaia Harroko presidentea izan da gaur geugaz, Budapestetik zuzen-zuzenean.