Vulcanizadas Bizkaiko bost emakume musikarik sortutako taldea da

Taldearen izena daroan lehenengo LPa aurkezten dabilz han-hemenka

‘Vulcanizadas’ diskoa, letra aldetik intimoa eta musika aldetik anitza

Vulcanizadas taldeko kideak / Bizkaia Irratia

Vulcanizadas musika boskote barri bat da, Elsa Garcia, Izaskun Simon, Jone Ibarretxe, Nerea Arrieta eta Virginia Fernandez musikari bizkaitarrek osotutakoa. Eskarmentu handiko musikariak danak be, musika eszenan oso proiektu desbardinetan parte hartzeagatik ezagunak: Last Fair Deal, Cecilia Payne, Free the Wheel…

Blues eta soul doinuak egiteko asmoz, pandemia sasoian sortu eben taldea. Nerea Arrieta taldekideak azaldu deuskunez, iritsi zan momentu bat euren abestiak sortzea erabagi ebela. Konposatzen urtebete emon ondoren, 2023ko martian entsaio lokaletik urten eta kontzertuak eskaintzen hasi ziran. Eta ostean grabau dabe taldearen lehenengo LPa. Erabagi honen arrazoia ekonomikoa dala aitortu deusku Arrietak. “Behar izan dogu hasieran kontzertuak emon dirua egiteko, gero grabaketa bat garestia dalako”. Halanda be, erabagia ondo etorri jake abestiak zuzenean probatzeko, abestietan aldaketak egiteko… estudiora sartu orduko. 2023ko abuztu eta iraila artean grabau eta ekoiztu eben Bilboko El Tigre estudioan, Xabier Egiaren laguntzeagaz.

Vulcanizadas diskoak blues eta soul artean dabilzan hamaika abesti biltzen dauz. Nerea Arrietaren esanetan, “diskoa argitsua eta koloretsua da, baina aldi berean badauka barnera begiratzeko momentu asko, doluagaz lotutakoak, minagaz… Letren aldetik intimoa da, eta musikalki anitza”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular