'Mustang' izena izango dau The Riff Truckers taldearen lan barriak

Gernika-Lumoko bandearen estudioko laugarren diskoa izango da

‘Walk’, The Riff Truckersen disko barriaren aurrerapen kantua

Mustang The Riff Truckers taldearen estudioko laugarren diskoa da. Andoaingo Garate estudioetan formatu analogikoan grabautako lana da, Martxel Arkarazoren laguntzeagaz. Asteon argitaratuko dabe.

Sei abestiz osotuta dago eta Gernika-Lumoko taldeak 4 kitarrista bakarlari izan dauz kolaboratzaile kantuotan. Holan Aitor Zorrikietak (Mamalute Mississippi Queen & The Wet Dogs) Walk diskoko aurrerapen kantuan kolaborau dau. Kay eta Involution abestietan Alex Garciak (The Van) hartu dau parte. Rie or die kantuan Aitor Lacalle “Laka”-k (Memoria de Pez) joten dau kitarrea eta Edorta Apraizek (Tooth) Born in the sand-ean. Diskoa zarratzeko, taldeak laukote lez joten dau Criminal kantuan, ezelango kolaborazino barik.

Gorka Roman “Osama” taldeko abeslariak azaldu deuskunez, crowdfunding metodoa erabili dabe ‘Mustang’ diskoa kaleratzearen prozesuaren zati bat finantziatzeko.

The Riff Truckers talde bizkaitarra, orain arte argitaratutako 4 diskoetan, bluesetik hard rockera ibili da. 2009an kaleratu eben On Route lehenengo diskoa. 2011n Villa de Bilbao lehiaketa irabazi eben, eta Azkena Rock edota BBK Live lako jaialdietan parte hartu eben. Healing the soul (2013), Over the edge (2018) eta asteon kaleratuko daben Mustang (2023) lanek osotuten dabe The Riff Truckers taldearen diskografia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00