Lekeition hasiko da asteon Urtz taldearen antzokietako bira akustikoa. Ikusgarri aretoan eskeiniko dabe lehenengo kontzertua barikuan. Urtzen izeneko diskoa argitaratu eban Urtz taldeak aurreko zemendian. Bertan, taldearen errepertorioko abesti ezagunak akustikoan eskaintzen dabez. Xabi Camarerok esan deuskunez, aspalditik eukan ideia buruan. Esentzian, Urtz taldearen abesti guztiak, akustikoak direla azaldu dau. Diskoa grabatzea, esperientzia aberasgarria izan dala azpimarratu deusku.
Kanta barria
Kanta ezagunez gain, diskoari izena emoten deutson Urtzen abestia sortu dabe lan honetarako. Azalean be, urtzen ari dan izotz bloke bat ikus daiteke, barruan bihotz bat daukala. Camarerok aipatu dau, bihotza, ia euren abesti guztietan agertzen dala.
Lekeitioko Ikusgarri aretoan izango da lehen emonaldia, kontzertu bira akustikoan. Ilusinoz dagoz honakoari hasierea emoteko. Esan behar, diskoko abestiez gain, gehiago izango direla. Emonaldi orekatuak eskeiniko dabez, garai guztietako abestiak eskeiniz. Bilboko BBK Salan izango da Urtz, zezeilaren 7an. Emonaldi honetarako sarrerak agortu egin dira. Iruñean, Etnae antzokian izango dira zezeilaren 28an. Gasteizen, Matuaco Antzokian joko dabe martiaren 5ean. Donostian, Antzoki Zaharrean izango da kontzertua apirilaren 17an, eta Donapaleun be izango dira maiatzean.
