Ikerketa ugari dagoz martxan dopaminaren inguruan

Xabier Aretxabala EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultadeko irakasleak aurkikuntza baten barri emon deusku

Xabier Aretxabala: “Dopamina eta jokaera motorren arteko erlazino barria deskubridu da”

Xabier Aretxabala EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultadeko irakasleak aurkikuntza baten barri emon deusku asteon Bizkaia Irratiko Zientzia tartean. Israelgo unibersidade batek dopamina eta jokaera motorren arteko erlazino barria deskubridu dau. Harremanen bat egoala bagenekian, baina orain sakonki gertatzen dana zer dan jakin izan dogu.

Dopamina neurotransmisore bat da, animali askotan agertzen eta garunaren sakontasunean sortzen dana. Ostean, garuneko beste toki batzuetara heltzen da dopamina. Bere eskutik, ikasitako portaera batzuk sendotu ahal dira, mekanikoak diran jokabideak bezala. Jokaera motorren artean aurkitzen dira hortzak garbitzea, koilara zelan hartzen dan jakitea edo bizikletan ibilten ikastea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00