XII. Bake Topaketa egingo dau Bilboko Elizbarrutiak zapatu honetan, zezeilaren 21ean, Erandioko San Agustin eleizan, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara. Aurtengo topaketak oroimen eta adiskidetasunezko ibilbideetan sakontzen jarraitu gura dau, eragindako sufrimendua, zabaldutako zauriak, bakearen aldeko lan nekaezina eta oroimen eta autorpenerako bideak autortzeko aukera barria emonez. Horren harira, Luis Vadillo bake eta adiskidetzea taldeko kideagaz egin dogu berba. Izan be, antolakuntza lanetan buru-belarri dabil Vadillo.
