Alkarrizketa bat baino solasaldia egin dogu XSakaragaz Aupa Bizkaia programan

XSakara: "Niri gustetan jat kantatea benetan biziten dotena"

XSakara, Bermeotik mundura doan Patroye

XSakara artista bermeotarrak Patroye argitaratu dau urrian, lau abestiz osatutako EPa. Ilargiaren Semea diskoaren ostean, soinu barriak aztertu dauz lan barri honetan, baina jatorrira buelta bat be bada, bermeotar batek burutik kendu ezin dauan itsasoaren xarma badauka Patroye.

XSakara Bizkaia Irratiko estudioetan euki dogu, baina musikaz berba egin dogun arren, beste gauza askoren inguruan egin dogu be. Esan geinke alkarrizketa bat baino lagunarteko solasaldia euki dogula Aupa Bizkaia programan. Hip-Hop munduko artistek oso urrun geratzen jakuzan pertsonen irudia emoten dabe askotan. Esan beharra dago, pertsona askoren kasuan, horrela ez dala jakiteko pertsona ezagutu baino ez dala egin behar. XSakararen kasuan, artista lez Hip-Hopa izerditzen badau be, kizkur horreen azpian dagoan pertsona ezagutzeko modukoa da, hondino be bereziagoa dalako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00