'Lurrikarak' EP-a dakar XSakara bizkaitarrak

Aurreko diskoakaz alderatuta, honakoa alaiagoa eta poperoago dala esan deusku Bermeoko musikariak

XSakara: “Orain arteko lanak gaua izan dira eta hau eguna, eguzkia da”

Xabi Gutierrez rapeatzaile bermeotarraren proiektua da XSakara. Oso gazte hasi zan rap estiloko musikea bere kabuz egiten eta hamasei urte ebazala hasi eban bere ibilbide musikala. Lehenengo diskoa 2019an iritsi zan. ‘Bihotzarentzako pilulak‘ EP-a kaleratu eban TiroPun Ekoizpenak produkzino-etxeagaz. Handik urtebetera, 2020an, bigarren diskoa plazaratu eban, berak ekoiztutako ‘Ilargiaren semea 1619‘. Urte horretan ‘Bide okerretik’ izeneko kanta bakarra be aurkeztu eban XSakarak, formatu digitalean.

Oraintsu ‘Lurrikarak‘ (2022, Bidean Produkzioak) EP-a kaleratu dau. Plataforma digitaletan izandako arazo batzuk tarteko, bost kantuz osotu dau lan barria, hasiera baten itxarotako erdiak. XSakarak azaldu deuskunez, bidean geratu diran beste bost kantuak urtean zehar emongo dauz ezagutzera.

‘Lurrikarak’ Durangoko Azokan eta Bilboko BIRA Kulturgunean aurkeztu ostean, XSakarak urtarrilaren 28an eskainitako dau hurrengo kontzertua Zornotzako MusikaGaz Fest jaialdian. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00