Dantzak kalera atarateko asmoz, ia bost urte daroe Dantza Plaza ekimena egiten Leioan. Hilero batzen dira, azkenengo barikuan, euskal dantzak dantzatzeko. Egunaren arabera, eguraldiaren arabera… baina bataz beste, 50-80 pertsona inguru alkartzen dirala esan deusku Yolanda Navarro arduradunak Herriz Herri saioan. Hasieran Leioako Ikea barri plazan biltzen hasi ziran hilero, baina pandemiaren ostean Dantza Plaza herriko beste toki batzuetara zabaltzen hasi ziran. Partehartzea eta arrakastea ikusita, Udalak ekimena herriko beste plaza batzuetan egitea proposatu eutsen, udalerriko beste toki batzuk dinamizatzeko helburuagaz.
Ordubete-ordubete pasatxoko saioak izaten dira. Txistulari eta trikitilariakaz batera, Yolandak saioa dinamizetan dau. Saioaren hasieran azalpenak emoten dauz, gero dantza erraz batzukaz segiduten dabe, eta ostean gero eta dantza zailagoak eta konplexuagoak sartzen dabez.
Hile honetako hitzordua, bihar izango da, urriak 27, 19:30ean, Leioako Ikea barri plazan. Bertara hurreratzen diranek, euskal dantzak dantzatzeko erea izango dabe.