Zabortegiaren egonkortasuna manteniduteko eta arriskurik ez izateko, lanak egin behar dira

Geologia y Geoteknia Larrea enpresak egindako ikerketaren arabera zabortegiko segurtasun faktorea hondino ez da nahikoa

Zaldibarko zabortegiak kontrol bat baino gehiago behar dau

Zaldibarko Zabortegia / Bizkaia Irratia

Jaurlaritzak Zaldibarko zabortegiak kontrol bat baino gehiago behar dauela ohartarazo dau. Udabarrian azterlan geologiko bat egin da 2020an jausi zan Zaldibarko zabortegian. Geologia y Geoteknia Larrea enpresak egin dau ikerketea. Enpresak ohartarazo dau hondino mobimentuak dagozala eta oraingo estabilidadea lehenengoa baino hobea izan arren, ez daukola koeifiziente on bat.

Egonkortasuna manteniduteko eta arriskurik ez izateko, lanak egin behar dira. Esate baterako, goiko geruza inpermeablea ipintea falta jako. Estalketa horregaz, arrisku batzuk, suteak lez, murriztuko litzatekez. Halan ta guzti be, erorteko arriskuan dagoan ziurtatzeko azterketa bat egitea komeni da.  Bestalde, ura kutsatzeko arriskua eta usain txarrak eragiteko arriskua be dagoala esan dau Larreak.

Gaur, Agustin Larreak, ikerketa egin dauen enpresako burua eta geologoa Goizeko Izarretan egon da. “Inguruko urak kutsatzeko arriskua dago. Betelanak daukazan hondakin horrek metanoa sortu leike. Sortu ahal dira normalki, ezer berezirik jazo barik eta metanoa oso inestablea eta arriskutsua da” zehaztu dau Larreak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular