"Dastaketekin sortzen dan giroa oso berezia da" esan dau Unai Diagok, Zallako alkateak

Enkarterri Fest ospatuko dabe bihar eta etzi Zallan

Zallako kipula morea, asteburuko erregina

Aurreko urteko edizinoa / Enkarterri Fest

Gastronomiagaz lotutakoak protagonista bihar eta etzi Zallan, Enkarterri Fest-en. Sukaldaritza saioak, dastaketak, tailerrak eta azokea be izango da Zallako udaletxeko lorategietan. Unai Diagok, Zallako alkateak, Goizeko Izarretan irratsaioan esan deuskunez egutegietan markauta daben astegoiena da. “Enkarterri Fest-en dastaketakaz sortzen dan giroa berezia izaten da” esan dau alkateak. Bilbotik Zallara joan-etorria egiteko doako autobusak jarriko dabez.

Aurten Kantabriako Liebana eskualdea gonbidatu dabe Enkarterri Fest-era eta Kipula Morearen enbajadorea be izentauko dabe. Jon Iztueta, Leioako Ostalaritza Eskolako irakaslea izango da. Zallako tabernek pintxo bereziak prestatu dabez biharko eta etzirako, eta pintxoen ibilbidea eskainiko dabe herriko ostalariek.

Tipula morea Zallako baserri eta ortu askotan ekoizten da. “Alicia, Dioni edo Ana Mari dira ekoizleetariko batzuk, urte nahikotxo daukiez eta belaunaldi aldaketea behar dogu. Produktu hau asko zaindu behar dogu lehen sektorean gero eta jende gitxiago dagoalako” azaldu dau Unai Diagok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular